FONDOBALEUKOWEBcss
negraDiapo
botonBaleuko
CONTACTOBOTON

posterBTTMBlackie & Kanuto
Otsailaren 15ean Zinematan!

BELTZA ardi beltza da, eta merezita jarritako ospea du: etxaldeko animalia beldurgarriena da. Obsesio bat dauka: Ilargira joatea. Hori lortzeko, KANUTO nahastuko du, berarekin maiteminduta dagoen artzain-txakurra. Kanutok ez du nahi inor konturatzerik, baina nabaritu egiten zaio. BELTZAK bere abenturan murgilduko du, eta bidean denetik aurkituko dute: opera-kantariak diren behiak, otso adeitsuak, tailer ilegal batean lan egiten duten armiarma jostun txinatarrak, txori bulgariarrak eta kohete bat jaurtitzeko prest duen txakur talde bitxi bat, Pastrinoak.

TheWishFishTOUCHEDThe Wish Fish
(2012)

Nork ez du entzun sekula desioak eskatzearen arriskuaz? Hauek o betetzearen arriskuaz? Horixe bera gertatuko da kostaldeko herrixka batean. Bertan Opil bizi da. Litxarrerien menpe bizi den gaztea, eta arrainaren kontrako gurutzada daramana. Gure Opilek sekula pentsatuko ez zuena da, egun hartan bere desioa egi bihurtuko zenik. Hemendik aurrera, Opilek hainbat proba eta abentura gainditu beharko ditu arrain guztia bahitzen ari diren mutante zatar eta beldurgarriak garaitzeko. Baina ez da bakarrik egongo: Kaballa kapitaina eta honen alaba Marina izango ditu lagun, baita Rapesa dukesa. Guztiak beharko ditu itsas gaineko eta azpiko abentura zirraragarri honetan.

 

POSTEROLENFINALA3Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa
(2012)

Pirineotako herrixka eder batean Anje bizi da. Olentzero ezagutzen duela esan dezaken haur bakarra. Guar bere ametsari aurre egin nahiko dio, Olentzeroren laguntzaile izatea alegia. Olentzerok ordea, gazteegia dela uste du eta lantxo bat emango dio: bere oparien tailer magikoa garbitzea. Anjek ordea hanka sartze txiki bat egingo du. Giltzapetuta bizi den Iratxo maltzur bat askatuko du. Berriro Iratxoa giltzapera bueltatzea lortuko al du Anjek? Laguntza beharko du, laguntza andana!!

LUZEMETRAIAK

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

IRATXOdiapo
OMEGATdiapo
YOUTUBEbt
FACEBOOKbt
TWITTERbt
contactover contactonormal