Baleuko MIPTVn izango da apirilaren 13tik 16ra, animazioa saltzen
2015ko apirilak 1
Mundu mailan antolatzen den eduki digital eta telebistarako produktuen merkatua da MIPTV. Urtero ospatzen da, apirilean, eta bertan entretenimenduko profesionalak biltzen dira, guztira 100 herrialde baino gehiagoko jendea. Edukien garapenari buruz aritzen dira, eta hurrengo urteari begira, banaketa internazionalari buruzko hitzarmenak ere egiten dituzte.