

GURS: euskaldunen infernua
70 urteren ostean
Luzemetraia – 2010
Gurs, II. Errepublikaren galeraren ostean Frantzian errefuxiatu ziren euskaldunentzat eraiki zuten “harrera lekua” izan zen. Irekita egon zen 6 urteetan 6500 euskaldun pasa ziren bertatik.
Bere sorreratik 70 urte betetzen diren honetan, Gurseko presoen zuzeneko testigantza eta senideei bidalitako eskutitzen bitartez, dokumentalak Gurs konzentrazio esparrua izan zela, Frantziara babes bila joandako errefuxiatuek bizi izan zituzten gorabeherak azaltzen ditu.
EUSKALTZAINDIA, mende baten atarian
Euskaltzaindiak ehun urte bete ditu eta prest dago bere bizitzako bigarren menderako. Dokumental honek Euskaltzaindiaren historiari errepasoa egingo dio, Euskaltzaindiaren parte izan direnen eskuetatik. Baina etorkizunari ere begiratuko dio. Erronka eta jomuga berriak agertzen dira horizontean, eta ehun urtetako historiak hauei garantiaz aurre egiteko indar nahikoa ematen dute.
Giza Eskubideak
Giza eskubideen 60. urtemuga dela eta ekoiztutako dokumentala da. Kaleko jendeak dituen eskubideen inguruan duen iritzia jaso nahi du. Horretarako Giza Eskubideak idatzi baino lehen jaiotako pertsonengana gerturatu gara, bai eta eskubide hauekin jaio diren haurrekin ere. Giza eskubideak modu desberdin eta berezian sakondu nahi dituen dokumentala da.
DOCUMENTALAK