FONDOBALEUKOWEBcss
botonBaleuko
CONTACTOBOTON

PLATO2PLATO 2.0
Aztergai eztabaida

Egunerokotasunak puri purian dakartzan albisteak aztergai eztabaida saio honetan. Eztabaidarako gune honetan, ordezkari politiko nahiz sindikalak hartuko dute parte, baita kazetari eta ordezkari sozialek ere.

Saioak bi parte desberdin ditu. Lehenengoan elkarrizketa sakona egingo zaio albiste den pertsonaia bati eta bigarren parte batean eztabaidarako unea iritsiko da. Komunikabide desberdinetako analista politikoek egunkarietako lehen orrialdetako albisteen inguruan ariko dira.

OHHAPPYDAY2OH HAPPY DAY
lehiaketa musikal

"OH HAPPY DAY" ETB1erako ekoiztutako lehiaketa musikal berria da. Bertan, astero-astero, Euskal Herriko 8 abesbatza lehian arituko dira, publikoaren babesa eta botuak lortzearren. Garai, erritmo eta estilo anitzetako kantak taularatuko dituzte, eta euren ahotsak ezezik, jantziak, koreografiak, eta taldekideen arteko lotura ere kontuan izango dutu epaimahaiak.

RZninosRZ
Sukaldaritza

Errezeta, ez ohiko sukalde saioa da. Lau osagarri nagusi ditu. Erreztasuna, haurrek egiteko modukoa. Merkea, edonork edonon aurki ditzazken osagarriekin egindakoa. Bertatik bertarakoa, hau da, garaian garaiko eta lekuan lekuko osagarriekin egindakoa. Eta azken osagarria, imaginazioa: sukaldean aritzea esperientzia berri eta kilikagarri egingo duena.

Sukaldari baten gobernupean, 3 haur izango dira honen laguntzaile. Nork du haur batek baino imaginazio gehiago ba?

SAIOAK

YOUTUBEbt
FACEBOOKbt
TWITTERbt
contactover contactonormal