FONDOBALEUKOWEBcss
botonBaleuko
CONTACTOBOTON

IZARREN ARGIA CARTELES_Pagina_3Izarren Argia
Luzemetraia – 2010
www.izarrenargia.com www.estrellasquealcanzar

 

Zinemaldian izan, liburu bat argitaratu eta Memoriaren autobusa martxan jarri ostean Izarren Argia filma bere estreinaldiaren atarian da. Oroimenaren inguruan sekula egin den proiektu sozial onartu eta entzunena Urriaren 22an estreinatuko da zinemetan.

1938ean Saturrarango emakumeen kartzela Espainiako Gerra Zibilean jasotako ankerkeriarik basatienaren lekuko izan zen.Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelan. Gertutik ezagutuko du Gerra Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainerako emakume presoak erregimen frankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.

Saturrarango emakumeen kartzela mesedetako mojen ardurapean dago. “Pantera Zuria” da espetxeko zuzendaria eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituz, preso dauden emakumeei haurrak kenduko dizkie erregimenaren aldeko familien esku uzteko, “Espainiaren onerako” dela argudiatuz, eta emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtuz.

Semearen galerak eta etsipenak bultzatuta, Victoriak aurre egingo dio “Pantera Zuriari” gainerako presoekin batera. Zigorrak eta irainak jasango ditu, ihes egiten saiatuko da, baina azkenean egoera horretan bizitzen ikasiko du, semea berreskuratuko duen itxaropenaz.

Izan ere, guztia galdu dugunean, itxaropenak soilik salba gaitzake.

Auzoka943103AmareneskuakAmaren eskuak
Luzemetraia (garapenean)

“Amaren eskuak”, Karmele Jaiok idatzitako izen bereko nobelan oinarritutako filma da.

Nerearen bizitzaren desoreka amildu egingo da egun batetik bestera ama memoriaren galera batekin ospitalera eramaten duten egunean bertan. Nerea errudun sentituko da lehen sintomak agertu zirenean nahikoa garrantzia ez emateagatik, eta Luisaren ordulariak atzera , iraganera, jauzi egiten duela ikusiko du. Luisak ez du ere alaba ezagutuko, eta Nereak berriz, ez du ulertuko zergatik bere amak eskatzen dion behin eta berriz itsas –argira eramateko eta zergatik aipatzen duen ametsetan German izeneko ezezagun hori. Nereak bere amaren alde ezkutua ezagutuko du, eta bera eta ama berdintsuak direla ikusiko du. Beraien iraganeko esperientziatan eta beraien memorian gorderik dauden mamuetan.

eutsikartelaEutsi!
Luzemetraia (2008)
www.eutsi.eu

Labardura dramatikoak dituen komedia soziala. Bertan, lankideak diren adiskide bik euren lan baldintzen alde Frantziako Tourrean protesta egitea erabakiko dute. Bidaia honetan benetan nolakoak diren ezagutuko dute.

Alberto J. Gorritiberea zuzendariaren opera prima da. Protagonista nagusiak Anjel Alkain eta Asier Hormaza dira.

YOUTUBEbt
FACEBOOKbt
TWITTERbt
contactover contactonormal