Baleuko
  • EUS
  • CAS
  • ENG

baleuko@baleuko.com

94 466 86 10

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Vimeo
  • Instagram

  • Hasiera
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
    • Animazioko luzemetraiak
    • Animazioko serieak
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Nor gara
  • Kontaktua

New Tech

Hasiera / New Tech / ELF SEEKER

Argazki galeria

ELF SEEKER

Harrapatu iratxoak! Errealitate areagotuan iratxoak harrapatzen jolasteko aplikazioa da. Jokoak mundu birtuala eta mundu erreala uztartzen ditu.

Helburua ekaitz baten ondoren beren dimentsiotik jauzi egin duten iratxoak harrapatu eta beren dimentsiora, beren mundura, bueltatzea da.

Iratxoak beren mundura bueltatzeko, baina, aurrenik bilatu egin behar ditugu. Mugi zaitez poliki-poliki zure gailua lurrera begira duzun bitartean. Puntutxo berdeak ageriko dira nonahi. Puntu horiek zure gailuak gure lurra egoki detektatzen ari dela adierazten dute. Kontutan izan bi dimentsioen artean ari zalera; bata gurea, eta bestea, iratxoena. Beharrezkoa da zure gailuak gure mundua zein den ongi detektatzea. Zure gailuan zenbat eta puntutxo berde gehiago agertu iratxoak ongi bilatzeko aukera gehiago izango duzu. Iratxoak topatutakoan sakatu ezazu eskuinean ageri den tximista itxurako botoia eta iratxo hori bere dimentsiora eramatea lortuko duzu. Baina ez da hain erraza, iratxoak haurrei beldur diete eta defendatzen saiatuko dira. Eraso egiten badizute sakatu ezazu ezkerrean ageri den botoia, ezkutuak babestuko zaitu.

Eta gogoratu azkar ibili behar duzula dimentsioen arteko zuloak zabalik dirauen bitartean iratxoak non nahi agertu daitezke eta! Animo bilatzaile!

https://youtu.be/BuvVdiUVI8M

 

    Aurrekoa
    Hurrengoa
    • Fikzioa
    • Telebista
    • Animazioa
    • Dokumentalak
    • Ekitaldiak
    • New Tech
    • Interpretazio zentruak
    • Kontaktua
    • Abisu legala
    • Web mapa

    Askatasun Etorbidea, 23 baxua 48200 DURANGO (Bizkaia)

    94 466 86 10

    94 466 86 11

    baleuko@baleuko.com

    Baleuko, S.L.

    1993.urtean sortu zen Baleuko eta harez geroztik hainbat animazioko pelikulak, fikzioko pelikulak, dokumentalak, Telebista programak eta Komunikazioarekin erlazioa duten proiektuak ekoiztu ditu.

    Garapena dinamika

    Copyright © 2017 Baleuko. Eskubide guztiak erreserbatuta